Kaixo, familiak:
Lehenik eta behin, denok ongi egotea espero dugu. Badakigu egoera hau ez dela erraza izaten ari. Ikastolatik animoak bidali nahi dizkizuegu hau guztia ongi atera dadin.
Bestalde, datorren ikasturterako Zuzendaritza Taldea eratu dela jakinarazi nahi dizuegu: Zuzendaria Maider Aldaia, Ikasketaburua Arantxa Etxaide eta Idazkaria Eva Lopez izango dira.
Baita ere, Hezkuntza Departamentutik hirugarren hiruhilerako jarraibideak emani dizkigute eta atxikiturik bidaltzen dizkizuegu. Aipatzen diren puntuetatik garrantzitsuenak helarazten dizkizuegu:
- Ikasturteko egutegia: momentuz hasieratik zegoena mantenduko da.
- Klaseak: departamentutik beste jarraibiderik jasotzen ez den bitartean, klaseak modu telematikoan emango dira. Irakasleek modu berean lan egingo dute: etxerako lanak astero bidali, bideo-deiak, zuzenketak eta ikasleen jarraipena egin eta behar espezifikoak dituzten ikasleei arreta emateko laguntza baliabideak antolatu eta egokitu.
- Familiei arreta: behar teknologikoak dituzten familiei ordenagailuak banatu zaizkie, ikastola astearte goizero irekitzen da behar duten familiei ikasleentzako lanak banatzeko eta tutoreak familiekin telefonoz edota korreoz harremanak izaten ari dira.
- 3. ebaluazioa: ez da eduki berririk emango, baizik eta orain arte landutakoaren berrikuspena, indarketa…egingo da. Ikasturte hau kalifikatzeko orduan, lehenengo eta bigarren hiruhiletako kalifikazioen bataz bestekoa egingo da eta hirugarren hiruhilekoan egindako lana modu positiboan kontuan hartuko da.
Azkenik, hau guztia kontuan hartuta, ezinbestekoa ikusten dugu familiaren eta ikastolaren arteko elkarlana bide beretik joatea. Ikasleek errutina bat izatea, bai lanerako eta baita aisialdirako ere, oso garrantzitsua da. Zuen seme-alaben ikasketa prozesua ahalik eta arrakastatsuen izateko, behar-beharrezkoa da irakasle eta familien arteko komunikazioa, nahiz eta batzuetan erraza ez izan.
Asteburuak eta jai egunak atsedenerako beharrezkoak direla ikusten dugu, beraz, ikastolatik, aisialdirako planak familian egitea gomendatzen dugu.