ANTZERKIAK!!!

Nahiz eta denboraz nahiko larri ibili garen, azkenean denbora eman zigun maiatzaren 31n gurasoei guk sortutako antzerkiak erakusteko.

Lan handia egin eta gero, gustu handia ematen du ikustea zeinen ongi atera zitzaigun dena.

Egia da lehen aldia izan dela antzerkiak egiten genituela, oso urduri geunden, eta kontutan hartuta eszenatokirako prestatu genituen gauzen kopurua eta tamaina, eta horiek gordetzeko genuen leku txikia, oso ongi atera zen dena. Hurrengorako teloiarekin kontu handiagoa izango dugu… 😉

Artista ikaragarriak zarete denak, ZORIONAK!!!

image Antzerkiaren bideoa

IZABA

Etiquetas de Technorati:

 

Urtarrilaren 31n Izabara joan ginen autobusez. Bertan bost egun pasa ditugu eta izugarri ongi pasa dugu. Egunero goizean eskiatzera joaten ginen. Pentsatzen genuen ez genuela elurrik izango, baina egunero eskiatu ahal izan dugu. Gainera azken hiru egunetan eguraldi ona izan genuen, eguzkitsua!

Eskiatzeaz aparte gauza asko egin ditugu ere: Natur Zentrua ikusi, zinemara joan, igerilekura joan, jokuak egin….

Izabako jendea izugarri ongi portatu da gurekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu Hostal Lola, Hotel Txiki eta Txabalkuako langileei, hain ongi zaintzeagatik eta janari izugarri ona prestatzeagatik!

BIHOTZA ETA BIRIKAK IKUSI DITUGU!

image image Bideoa    Bideoa 2

Aurreko ostegunean, harategitik ekarrita, arkumearen bihotza eta birikak ikusi genituen zuzenean. Arnas aparatuaren atalak errepasatu genituen eta birikak barrutik ikusi eta ukitu genituen, belakiak ziruditen!

Bihotza ere barrutik ireki, eta aurikulak, bentrikulak, arteriak eta zainak aztertu genituen zuzenean. Konturatu ginen, gure liburuan agertzen ziren bihotzaren irudiek ez dutela bihotza errealitatean den bezalakoa islatzen!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Ana Bakaikoari, biopsia nola egin erakutsi zigulako!

(Bideoan akats bat dago, ia topatzen duzuen!)