BIHOTZA ETA BIRIKAK IKUSI DITUGU!

image image Bideoa    Bideoa 2

Aurreko ostegunean, harategitik ekarrita, arkumearen bihotza eta birikak ikusi genituen zuzenean. Arnas aparatuaren atalak errepasatu genituen eta birikak barrutik ikusi eta ukitu genituen, belakiak ziruditen!

Bihotza ere barrutik ireki, eta aurikulak, bentrikulak, arteriak eta zainak aztertu genituen zuzenean. Konturatu ginen, gure liburuan agertzen ziren bihotzaren irudiek ez dutela bihotza errealitatean den bezalakoa islatzen!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Ana Bakaikoari, biopsia nola egin erakutsi zigulako!

(Bideoan akats bat dago, ia topatzen duzuen!)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *