INGURUNEA–EKOSISTEMA LANAK

Aurreko hiruhilekoan, ingurunean, ekosistemak landu genituen, eta taldeka lan politak egin genituen.

Lehenengo ordenagailuz egin genuen, clasroom aplikazioaren bitartez, eta gero gelan ahoz aurkezteko prestatu genuen.

Asko kostatu zitzaigun, taldeka egiten genuen lehenengo lana izan zelako, baina ahaleginak, gogoak eta egin genuen lan guztiak, bere emaitzak izan ditu, eta lanak bikainak izan dira.

Zorionak guztiei!

(Hitzaren gainean klikatuta ikusiko dituzue)

imageimage

              Urbasa                                                      Basamortua

image image

               Bardeak                                                  Tundra

imageimage

              Ur geza                                                 Ur gazia

image

          Iratiko basoa

IPUIN KONTALARIAK

Hiruhilekoan zehar narrazioa landu dugu euskaran, eta ipuin polit bat prestatu genuen, marrazki eta guzti.

Asteazken batean, guk egindako ipuin hori ikastolako txikitxoei kontatzera joan ginen. Lau urte zituzten eta batzutan ez zuten ongi ulertzen kontatzen geniena, baina oso ongi pasa genuen denek.

Ipuina kontatu eta gero, oparitu genien eta oso pozik jarri ziren haur guztiak

.

“IKI MILIKILI KLIK!”

IKI MILIKILI KLIK! VICTORIA EUGENIA Hiruhilekoari bukaera emateko Jaso Ikastolako ikasleek prestatutako ikuskizuna  ikustera joan ginen, “Iki milikili klik”. Barañaingo auditorioan izan zen.

Ongi pasa genuen, eta oso polita izan zen. Parte hartu duten neska-mutil eta irakasleek izugarrizko lana egin dute ikuskizuna aurrera eramateko, dantzak, abestiak… prestatzeko.

Joan eta etorria billabesaz egin genuen… estualdi unea izan zen, hurrengoan hobe txirrindulaz joatea…

OLENTZERO

Aurreko ostiralean, abenduaren 19an, Olentzero ospatu genuen ikastolan.

Olentzero gure gelatik pasa zen, eta oparietaz aparte sorpresa handia hartu genuen: Xabier Diazek eskutitz bat eman zion Olentzerori, berak guri irakurtzeko. Oso hunkigarria izan zen eta gelako askok emozionatu egin ginen.

Ondoren kalejira egin genuen auzoan zehar, izugarri ongi pasa genuen dantzan.

Orain oporretan deskantsatu eta ongi pasa, bueltan berriro ere indarrez eta gogoz hasteko!

 

 

 

PLANETARIORA ATERALDIA

Gabonetatik bueltan, Ingurunean “Unibertsoa” hasiko gara lantzen, eta horregatik, aurreko ostiralean, abenduaren 12an, Iruñeko Planetariora joan ginen.

Bertan lur planetaren sorrera eta garapenaren inguruko filma ikusi genuen eta kostelazio batzuk zeruan bilatzen ikasi genuen.

Denbora izan genuen Yamagutxiko parkean hamaiketakoa hartzeko eta oso gustora egon ginen han jolasten, eguraldiak horretan lagundu zigun!