ARRUAZUKO ARTZAIAK

Aurreko ostegunean, maiatzaren 25ean, Arruazura joan ginen.

Bertan Albi Gaztak nola egiten zituzten ikasi genuen, Aitor eta Aritzek ardiak eta egiten zuten lana zein zen erakutsi ziguten.

Gainera mamia egin genuen, ardi esne egosiari gatzagia botaz!!

Ondoren Arruazura bazkaltzera joan ginen eta gero ibaian bainatu ginen!!! Oso oso ongi pasa genuen eta asko disfrutatu genuen!!

INAUTERIAK

Ninjaso mozorro dotore eta politak prestatu genituen aurtengo inauteri festarako. 3.mailakoak polizia, lapur eta zirkoko pertsona desberdinetaz mozorratu ginen, baina ikastolan askoz ere mozorro gehiago ikusi genituen: pailazoak, sorginak, piratak, indioak …

Hona hemen argazki batzuek!

Honekin batera, ikusi ezazue egin genuen lan polita, Euskal Herriko ihauteriko pertsonaien mapa!

INAUTERIAK

Aurreko ostiralean inauteriak ospatu genituen ikastolan.

Goizean goiz soinketa gelan elkartu ginen eta gela bakoitzak bere dantza egin zuen.

Gero hamaiketakorako txistorra izan genuen!

Auzotik atera ginen kalegiran, eta bukatzeko patioan Miel Otxin erre genuen. Oso gustora egon ginen dantza egiten! Oso ongi pasa genuen!

 

Zirkoa    image

 

P&L      Captura P&L

bideoa  image

 

bideoa  image