PICASSO

Aste honetan Pablo Ruiz Picassoren bizitza eta artelana aztertzen ibili gara. Bereziko Gernika koadroa. Bideo hau ikusi genuen gelan. Sakatu bideoan eta sartu zaitez artelanaren barruan, honek dituen zirrikitu guztiak ikusi ahal izateko.

Iruñatik ez oso urruti, Alduide mendian, Zilbeti herriaren inguruan, Picassok margotutako Gernika margolana topa dezakegu bertan daugoen pagadian margotua.

Anima zaitezte, paseotxo bat emanez, bertara hurbiltzen, oso polita da eta!

KEITH HARING

Plastika Keith Haring artista estatu batuarraren lan aztertu eta gure modura imitatu egin dugu.

Horretarako, bere artelanak ikusi eta guztietan errepikatzen ziren ezaugarriak ikusi genituen. Hona hemen horretarako erabili genuen aurkezpena.

image

Bideoa ikusteko irudian edo HEMEN sakatu

Berak graffitiaek egiten zituen. guk noski ezin genuen ikastolako paretetan graffitiak egiten hasi. beraz, gure modura, bere artelana oinarrian izanik, gure eremura eraman genuen.

Taldean lanean jarri ginen, paperak moztu, siluetak egin, margotu, moztu ….

Eta emaitza ikastolako goiko pasabidea dago ikusgai!

DSC_0098

Denen artean, elkarlanean, artelana sortu ondoren, bakoitzak gurea margotu genuen. Ereduari jarraituz eta bere ezaugarriak kontuan hartuz, “Dantza” deitutako artelana egin genuen, norberak koloreak aukeratuz.

mosaikoa.jpg