NEURRI TAILERRA

Aste honetan edukiera neurria ikasten ibili gara. Horretarako, neurgailu batzuk gelara ekarrita, proba ezberdinak egin ditugu. Talde txikitan bana, materiala hartu eta probak egiten hasi ginen, gertatzen zena ikusteko. Ondoren gure lagunei azaldu genien.

1.5 litro, zenbat litro erdi dira? Esne botila batean zenbat litro erdi sartzen ziren jakiteko, probak egin eta 2 sartzen zirela berehala ikusi genuen, baina hirugarrena sartuko ote zen zalantzak genituen. hortaz `gutxinaka ura botatzea erabaki genuen, lehenengo 200 bota eta oraindik ur gehiago sartzen zela konturatu ginen. beraz 300 ml sartu eta…

litro bat eta erdi

…1.5 litrotan, 3 litro erdi sartzen zirela konturatu ginen.

Litro batean, zenbat litro erdi daude? Esne kutxa honetan, litro bat sartzen zen eta bertan zenbat litro erdi sartzen ziren ikusi nahi genuen. Hortaz, lehenengo pitxerra ur litro erdi batekin bete eta kutxan sartu genue. Berriz pitxerra modu berean bete eta berriro ere kutxara bota genuen ur hori, eta…

litro erdia

litro batean, bi litro erdi daudela konturatu ginen.

Zenbat edalontzi bete daitezke ur litro batekin? Oraingoan, litro bateko ur botila bete eta ur horrekin zenbat edalontzi bete daitezkeen egiaztatu nahi izan genuen. beraz edalontziak betetzen hasi ginen urik gabe geratu arte. Lau edalontzi bete genituen, beraz …

litro laurdena

… litro batek 4 litro laurden dituela konturatu ginen.

Zenbat edateko yogurt pote bete daitezke litro batekin? Beste neurri hau hartuta, ur botila hartu eta potetxoak betetzen hasi ginen. Zenbat betetzen genituen kontua ez galtzeko, apuntatzen joan ginen, 1, beste bat, hirugarrena … horrela 9 pote oso eta 10. pixka bat bete genuen arte. Baina 10 pote beteko genituela konturatu ginen 100ml, baitzituen yogurt pote bakoitzak. Beraz…

100 ml-ko potea

… litro batekin, 100ml-ko 10 potetxo bete daitezkeela konturatu ginen.

Beraz dene artean ateratako ondorioak honako hauek dira

image

Aukera bikaina duzue ,etxean, gurasoekin, horrelako probak egiteko, animatu!