BIDERKETAK ERREPASATZEKO ARIKETAK

TAULAK  BANAKA ERREPASATZEKO

image image image

1. HEGAZKINAK: Aukeratu errepasatu nahi duzun taula. Ondoren, zure hegazkina diseinatu eta prest zaude jolasteko!

2. IZOZKIAK PRESTATZEN: Aukeratu maila (erraza, erdikoa, zaila), ondoren landu nahi duzun biderketa taula, eta orain izozkiak prestatzeko zure txanda da, hanka sartzen baduzu, bezeroek alde egingo dute! 3. XABOI BURBUILAK: Aukeratu landu nahi duzun biderketa taula, eta trebea baldin bazara, xaboi-burbuilen barruan sartu itzazu biderketari dagokion biderkadura (emaitza).
image image image
4. ITXASOKO ANIMALIAK: Oraingoan itsas animalien lasterketa batean parte hartuuko duzu. Horretarako, taula eta izan nahi duzun animalia aukeratu eta lasterketa hasteko presta egongo zara! 5. ARRAINAK ARRANTZATZEN: Zailtasun maila eta errepasatu nahi duzun taula aukeratu eta hasi zaitez arrainak arrainontzietatik arrantzatzen 6. BEHIA ETA EXTRALURTARRAK:Landu nahi duzun biderketa taula aukeratu eta agertuko zaizkizun biderketei erantzun egokia emanez, behia extralurtarrengandik salbatu!
image5 image

image

7. URPEKARIA: Landu nahi duzun taula aukeratu ondoren, Urpekari honi  itsasoko animalien argazki bilduma egiteko.

8.URREZKO TXANPONAK: Errepasatu nahi duzun taula aukeratu ondoren, ahalik eta txanpon gehien lortu behar dituzu, baina, kontuz bele beltzekin! 9. ANIMALI PUZZLEAK: aukeratu biderketa taula eta puzlearen piezak mugitu behar dituzu biderketaren soluziora. denak asmatuz gero animali baten irudia agertuko zaizu.
image
10. PIRATAK 2: bi pirata hauekin eta ordenagailuko teklatuarekin, biderketa taula bat aukeratu ondoren, abentura paregabea biziki duzu!

TAULAK NAHASTUAK ERREPASATZEKO: Biderketa taulak ongi dakizkizunean praktikatzeko ariketak

image image image

1. KUTXAK BOTATZEN:  Bolatxo bakoitza jaurtitzeko, biderketa baten emaitza  asmatu behar duzu!

2. AUTO LASTERKETA: Bideketen emaitzak asmatuta, lasterketa irabazteko aukera izango duzu. Azkarra izan behar duzu!

3. PINGUINOAK SALTOKA: Biderketak asmatuta, izotzen gainetik saltoka joango zara.

NEURRI TAILERRA

Aste honetan edukiera neurria ikasten ibili gara. Horretarako, neurgailu batzuk gelara ekarrita, proba ezberdinak egin ditugu. Talde txikitan bana, materiala hartu eta probak egiten hasi ginen, gertatzen zena ikusteko. Ondoren gure lagunei azaldu genien.

1.5 litro, zenbat litro erdi dira? Esne botila batean zenbat litro erdi sartzen ziren jakiteko, probak egin eta 2 sartzen zirela berehala ikusi genuen, baina hirugarrena sartuko ote zen zalantzak genituen. hortaz `gutxinaka ura botatzea erabaki genuen, lehenengo 200 bota eta oraindik ur gehiago sartzen zela konturatu ginen. beraz 300 ml sartu eta…

litro bat eta erdi

…1.5 litrotan, 3 litro erdi sartzen zirela konturatu ginen.

Litro batean, zenbat litro erdi daude? Esne kutxa honetan, litro bat sartzen zen eta bertan zenbat litro erdi sartzen ziren ikusi nahi genuen. Hortaz, lehenengo pitxerra ur litro erdi batekin bete eta kutxan sartu genue. Berriz pitxerra modu berean bete eta berriro ere kutxara bota genuen ur hori, eta…

litro erdia

litro batean, bi litro erdi daudela konturatu ginen.

Zenbat edalontzi bete daitezke ur litro batekin? Oraingoan, litro bateko ur botila bete eta ur horrekin zenbat edalontzi bete daitezkeen egiaztatu nahi izan genuen. beraz edalontziak betetzen hasi ginen urik gabe geratu arte. Lau edalontzi bete genituen, beraz …

litro laurdena

… litro batek 4 litro laurden dituela konturatu ginen.

Zenbat edateko yogurt pote bete daitezke litro batekin? Beste neurri hau hartuta, ur botila hartu eta potetxoak betetzen hasi ginen. Zenbat betetzen genituen kontua ez galtzeko, apuntatzen joan ginen, 1, beste bat, hirugarrena … horrela 9 pote oso eta 10. pixka bat bete genuen arte. Baina 10 pote beteko genituela konturatu ginen 100ml, baitzituen yogurt pote bakoitzak. Beraz…

100 ml-ko potea

… litro batekin, 100ml-ko 10 potetxo bete daitezkeela konturatu ginen.

Beraz dene artean ateratako ondorioak honako hauek dira

image

Aukera bikaina duzue ,etxean, gurasoekin, horrelako probak egiteko, animatu!