IPUIN KONTALARIA

Gaur goizean, Patrizia Eneritz ipuin kontalaria izan dugu gure artean ikastolan. Munduan Mari izeneko zenbat emakume dauden konturatzeko, berak 4 ipuin zoragarri kontatu dizkigu: Marimuxu, Marizopa, Maripuzker eta Marigarbi. Guztiak oso politak izan dira eta oso ongi pasa dugu ipuin horiek entzunda. Batzuetan muxuak, besteetan puzkerrak, batzuetan gazteak besteetan agureak … Denak oso ezberdinak baina politak aldi berean. Primeran pasa dugu eta farre asko egin dugu.

Esker mila Patrizia!

OLENTZEROREN IPUINA

Pasaden ostiralean, Olentzero ikastolara etorri zen eta asteazken honetan bertan iritsiko da gure etxeetara. Berari buruz gehiago jakin nahi? Ipuin hau ikusiz, gero, non bizi den, bere etxea nolakoa den, urtean zehar egiten duena … jakin dezakezu.  Baina horretarako erne erne enztun eta ikusi behar duzu.

image

Ipuina ikusteko irudian edo HEMEN sakatu