GURE ZELAIAK

hGaur, Ana etorri zaigu. Iruñerriko Mankomunitateko langilea. Hondakinak birziklatu behar direla gogoratu digu eta bidenabar, erakutsi digu holako gauzekin artelan politak egin daitezkeela. Hona hemen gureak. Eskerrik asko Ana!

2.A ko ikasleen artelanak, oraindik ez du izenik!!! Bihar izen polit bat jarriko diogu eta bertan egindakoaren emaitza ikusiko dugu. Goizean, tailerra egin aurretik, aste osoan zehar bildutako materiala sailkatu eta antolatu egin dugu, izugarrizko poltsa genuelako!

Eskuinaldean, Alinarekin  birziklatzen jolasteko aukera izango duzu. Sakatu irudiaren gainean eta jolastu!

PICASSO

Aste honetan Pablo Ruiz Picassoren bizitza eta artelana aztertzen ibili gara. Bereziko Gernika koadroa. Bideo hau ikusi genuen gelan. Sakatu bideoan eta sartu zaitez artelanaren barruan, honek dituen zirrikitu guztiak ikusi ahal izateko.

Iruñatik ez oso urruti, Alduide mendian, Zilbeti herriaren inguruan, Picassok margotutako Gernika margolana topa dezakegu bertan daugoen pagadian margotua.

Anima zaitezte, paseotxo bat emanez, bertara hurbiltzen, oso polita da eta!

ZEINU HIZKUNTZA

Ostiralean, inguruneako saioan, Olatz, ikastolako irakaslea gure gelara gonbidatu zuen Ainarak. Gelan sartu, eta keinuka hasi zen, guk noski ez genuen ezer ulertzen. Keinuen bidez, aurpegi adierazpenarekin eta marrazkitxo batzuen laguntzaz, nola ginen galdetzen zigun eta guk ONGI edo GAIZKI ginen erantzuten genion.

Ondoren asteko egunak eta hilabeteak nola egiten ziren esan zigun. Hau egin ondoren, hizketan hasi zen eta orduan bai, dena primeran ulertzen hasi ginen!

Gure izena zeinuen hizkuntzan nolakoa den erakutsi zigun eta haien alfabeto bana eman zigun ere.  Horrelako bat!

image

Zeinen garrantzitsua da komunikatu ahal izateko, gure artean ulertzea!

EGUZKI SISTEMA 3D

Planetak ikasten, hauek eguzkiaren inguruan biraka nola dabiltza ikusi nahi izan dugu.  Web gune honetan, primeran ikus daiteke planeta bakoitza nolakoa den, nola mugitzen den … Horretaz gain, Eguzki Sistema osoaren funtzionamendua ikusi daiteke.

image

Eguzki Sistema ikusteko irudian edo HEMEN sakatu