KONTRABANDISTAK ETA POLIZIAK

Gaur asteazkena izanik, igerilekutik bueltan jostaldia egin dugu. Eguraldi ona egiten zuenez, kalera atera gara denak elkarrekin jolastera. Patiora atera aurretik, kutxatik papertxoa atera dugu eta Kontrabandistak eta poliziak jolasa atera zaigu.

Jolasean hasi aurretik, arauak bergogoratu, bi talde egin ditugu eta poliziak binaka zenbatzen hasi dira, lapurrek alde egiten zuten bitartean. Ondoren lapurrak izan direnak kontrabandistak izan dira eta aldrebes.

ELKARREKIN JOLASEAN

Gaur, 2. A-ko ikasleak igerilekutik etorri eta gero, hamaiketakoa hartu eta elkarrekin jolasean aritu gara. “Kaleko jolasetako” kutxatxoan eskua sartu eta …. KROKODILO jolasa jartzen zuen papertxoa atera dugu.

Jolasean hasi aurretik, jolasa azaldu eta arauak bergogoratu ditugu. Beraz, prest ginen jolasean hastek