URKO IRAKURLE

Gaurkoan, Urko izan dugu ipuina irakurri diguna. Berak “Hodei tripontzia” ipuina irakurri digu. Harreta handia jarri dugu hodeiak urak non botako zituen jakiteko.Horretaz gain, pertsonaia batzuentzako ahots berezia jarri du, primeran Urko!

Urko

Oso ongi Urko, segi egunero irakurtzen!

GU IRAKURLE!

Aste santuan, etxera liburu bat eraman genuen, horren irakurketa prestatu ondoren, gure lagunei irakurtzeko.

Horretarako, behin eta berriro irakurri behar dugu, doinu egokia emateko. Ispilu aurrean egin dezakezue, zuen burua ikusteko. Horrela gure lagunek, irakurtzen duguna ongi ulertuko dute eta kontatuko diegun ipuinetaz disfrutatzeko aukera izango dute!

Beraz, hartu gogoz eta ekin lanari!