NAHIA IRAKURLE!

Nahia izan dugu  ipuina irakurri digun azkeneko laguna. Berak “Joseba arrantzalea” irakurri digu. Zenbat gauza aurkitzen dituen josebak ibaian ezta? Hori ez gertatzeko, ongi zaindu behar dugu gure ingurunea!

Nahia

Oso ongi Nahia, segi egunero irakurtzen!

IKER IRAKURLE!

Ostegun honetan, Ikerrek, Hamar hatz izeneko piuina irakurri zigun. Berak irakurtzen zuen bitartean, guk zenbaki bakoitza eskuetako hatzen bitartez jartzen genuen eta ipuinean kontatzen zituen zenbaki bakoitzaren inguruko irudia imaginatzen genuen.

Iker

Oso ongi Iker, segi egunero irakurtzen!

OLAIA IRAKURLE!

Asteartean ere, Olaiak, prestatutako ipuina irakurri zigun. Oraingoan Semaforoa izenburudun ipuina entzun genuen. Imaginatzen al duzue, zuen hirian, ipuin honetan semaforo eta udaltzainarekin gertatzen dena gertatuko balitz? Zer gertatuko litzateke?

Olaia

Oso ongi Olaia, segi egunero irakurtzen!

IZAI IRAKURLE!

Gaur Izai izan da bere ipuina irakurri diguna, “Egun osoa gauza bila” liburua hain zuzen ere. Ipuneko protagonista, egun osoan zehar bere gauzak bilatzen ematen du, ez baita batere txukuna! Guk ,berak galdutako gauzak bilatzen laguntzen saiatu gara!

Izai

Oso ongi Izai, segi egunero irakurtzen!

MADDI IRAKURLE!

Aurreko asteartean, Maddi izan genuen gelako irakurle. Pixka bat kostatu zitzaion arren, oso ongi irakurri zuen. Berak, “Armiarmen ideia ona” ipuina irakurri zigun. Hortxe zebiltzan armiarmak arropak egiten, lan ta lan.

Maddi

Oso ongi Maddi, segi egunero irakurtzen!