INAUTERIAK

Aurtengo inauterietan, PIRATAZ mozorrotuko gara. Astebete falta zaigu, mozorro horiek soinean jartzeko eta disfrutatzeko.

Gaur Nafarroako hainbat inauterietako pertsonaiak ezagutu ditugu:

ITUREN ETA ZUBIETA: Joaldunak eta hartza

 

LANTZ: Miel Otxin, txatxoak, ziripot, perratzaileak (arotzak) eta zaldiko.

 

ARIZKUN: Sagar dantza eta hartza

 

 

BERA: Iñudeak eta artzaiak

image

 

ALTSASU: Momotxorroak

 

UNANU: Mamuxarroak

image

 

GOIZUETA: Zahagia eta mozorrok

image

 

LESAKA: Zaku zaharrak

IPUIN KONTALARIA

Gaur goizean, Patrizia Eneritz ipuin kontalaria izan dugu gure artean ikastolan. Munduan Mari izeneko zenbat emakume dauden konturatzeko, berak 4 ipuin zoragarri kontatu dizkigu: Marimuxu, Marizopa, Maripuzker eta Marigarbi. Guztiak oso politak izan dira eta oso ongi pasa dugu ipuin horiek entzunda. Batzuetan muxuak, besteetan puzkerrak, batzuetan gazteak besteetan agureak … Denak oso ezberdinak baina politak aldi berean. Primeran pasa dugu eta farre asko egin dugu.

Esker mila Patrizia!

OLENTZEROREN IPUINA

Pasaden ostiralean, Olentzero ikastolara etorri zen eta asteazken honetan bertan iritsiko da gure etxeetara. Berari buruz gehiago jakin nahi? Ipuin hau ikusiz, gero, non bizi den, bere etxea nolakoa den, urtean zehar egiten duena … jakin dezakezu.  Baina horretarako erne erne enztun eta ikusi behar duzu.

image

Ipuina ikusteko irudian edo HEMEN sakatu