NAFARROAKO MUSEORA ATERALDIA

Urriak 9an, nafarroako Museora ateraldia egin genuen. Bi taldetan joan ginen, eta bertan  Cecilio Plá, Nicolás Esparza eta Javier Cigaren artelan batzuk aztertu ondoren, 2 manikiri arropak jantzi eta horien erretratuak egiten hasi ginen.

Museotik atera ondoren, Takonerara joan ginen hamaiketako hartzera eta bertan gustora jolasten ibili ginen.

GURBINDO ETXERA ATERALDIA

Atzo goizean, izugarrizko eguraldi onarekin, trenez Aranzadiko Gurbindo etxera joan ginen. Bertan, ekintza ezberdinak egin genituen: fruta eta txokolatezko brotxeta goxo goxoak, letxuga edo borraia batzuk landatu eta azkenean ikuiluko bizitza ezagutu. Beraz abeltzain, nekazari eta sukaldari lanetan aritu ginen gustora.

EZAGUTU PARKEAREN BIZIA

Gaur, 2. mailako ikasleak, Arga ibai parkearen bizia ezagutzen egon gara. Villavesa goizean goiz hartu, eta Barañainera joan gara. Bertan lehenengo parkea eta ibaia ikusi ditugu, bertako landare  eta animaliak. Ondoren, hamaiketako hartu eta denboratxo bat izna dugu jolasean ibiltzeko. Ondoren hezitzaileek prestatutako bi jolas egin ditugu hasieran ikusitakoarekin erlazionatuta. TIGER ere gurekin egon da! Zeinen ongi pasa dugun! Hori ikusteko, begiratu argazkiak.

Year 2 children have taken part in the Programme THE DISTRICT RIVERSIDE PARK, in the trip “Discover life in the park”.

They have walked through the Riverside Park in Barañain exploring the park. They have also played some games and done some acitivities.

Here are some photos where you can see the wonderful time they have had in contact with nature. Have a look at them!

CIVICANEKO LIBURUTEGIAN

2. A ko ikasleak, ostiral goizean Civicaneko liburutegira ateraldia izan genuen. Bertan liburu batek dituen atalak ikasi genituen eta baita liburu bat “egiteko” beharrezkoak diren pauso eta pertsona guztiak ikusi genituen. Bertan idazle eta irudigile bihurtu ginen eta bingo bitxi batean jolastu genuen.

NAFARROAKO MUSEORA ATERALDIA

Pasaden ostiralean, urriak 24, 2. mailako ikasleak Nafarroako Museora ateraldia izan genuen. Bertan Julio Caro Barojarren erakustekat ikusi genuen: urteak dituen lau urtaroetatik igaro ginen berak aztertu zituen lanak ikusiz. Ondoren tailerrean sartu eta guk gure koadernoa prestatu genuen.

Begira begira ze lan politak egin genituen 2.A ko ikasleek:

collagea.jpg.

Goiza primeran pasa genuen!