IPUIN KONTALARIA

Gaur goizean, Patrizia Eneritz ipuin kontalaria izan dugu gure artean ikastolan. Munduan Mari izeneko zenbat emakume dauden konturatzeko, berak 4 ipuin zoragarri kontatu dizkigu: Marimuxu, Marizopa, Maripuzker eta Marigarbi. Guztiak oso politak izan dira eta oso ongi pasa dugu ipuin horiek entzunda. Batzuetan muxuak, besteetan puzkerrak, batzuetan gazteak besteetan agureak … Denak oso ezberdinak baina politak aldi berean. Primeran pasa dugu eta farre asko egin dugu.

Esker mila Patrizia!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *