BISITAK

AZKEN ASTETAN ZEHAR MUNDINOVIKO TXONTXONGILOEI BIZITZA EMATEN GURASO-ARTISTA BATZUK IZAN DITUGU. ESKERRIK ASKOOOOO DENEI ETORTZEAGATIK!!!!!

ARTISTA DEN AITA BATEK GARDENTASUNEN BIDEZ URTAROAK LANDU ZITUEN. GUK  ZEIN URTARO ZEN ASMATU BEHAR GENUEN. BESTE AMA ARTISTA  BAT IZAN ZEN ERE. MILA ESKER ETORTZEAGATIK!!!!! SolParaguasArco irisNube de tormentaRosa roja

MUSEOAN EGON GINEN

Ostirala egun mundiala izan genuen!!!!. Goizean goiz Iruñako Museoa ezagutzera joan ginen. Bertan, gauza asko ikasi genituen; hau da, zer den eskultura bat, zer formatakoa izan zitekeen, ze koloretakoa, ze materialetakoa… Ondoren, tailer bat egin genuen oso dibertigarria, gainera. Handik atera, eta Santo Domingoko azoka ikustera joan ginen.

BARAÑAINGO IBAI PARKEAN

GAUR BARAÑAINGO PARKEAN IZAN GARA. ANDRES AHATEA IKUSI NAHI GENUEN BAINA AGIAN LOTAN ZEGOEN ETA EZ DUGU IKUSI. BAINA BERAK UTZITAKO ESKUTITZA AURKITU DUGU!!!

ZENBAT GAUZA IKASI DITUGUN IBAIKO URARI BURUZ!!! PARKEAN ZEUDEN SOINUAK ENTZUN DITUGU ETA HOR BIZI DIREN ANIMALIEI ZER GUSTATZEN ZAIEN ETA ZER EZ DESKUBRITU DUGU. LUPAK HARTU ETA INGURUA AZTERTZEN IBILI GARA. ZIZAREAK, PERRETXIKOAK, LOREAK, INURRIAK, BAREAK,… DENETATIK AURKITU DUGU!!!  BUKAERAN ANDRES AHATEARENTZAT  BERARI GUSTATZEN ZAIZKION GAUZAK BILDU ETA  KUTXA POLIT BATEAN SARTU DITUGU. ESKUTITZA ZEGOEN TOKIAN UTZI DIOGU…PRIMERAN PASA DUGU!!!