MAIATZA

HILABETE HONETAN LETXUAK ALDATU ETA UREZTATU  DITUGU. BAI HANDIAK EGIN DIRELA!!! TXALAPARTA JO, JOLASTU, MARGOTU, OTEIZAK BEZALA  KLARIONEKIN ESKULTURAK EGIN… BISITAK ERE IZAN DITUGU: BI AMA GU ORRAZTERA ETORRI ZIREN, GUK IKUSTEKO ETA LAZTANTZEKO ANIMALIA BATZUK EKARRI ZITUZTEN… ESKERRIK ASKO!!! SonrisaCorazón rojo

EUSKARA KANPAINA BUKATZEAN MERENDOLA EGIN GENUEN!!! BUKATZEKO, LEHEN HEZKUNTZAKO 1.MAILAKOEN GELA IKUSTERA JOAN GINEN.

BISITAK

AZKEN ASTETAN ZEHAR MUNDINOVIKO TXONTXONGILOEI BIZITZA EMATEN GURASO-ARTISTA BATZUK IZAN DITUGU. ESKERRIK ASKOOOOO DENEI ETORTZEAGATIK!!!!!

ARTISTA DEN AITA BATEK GARDENTASUNEN BIDEZ URTAROAK LANDU ZITUEN. GUK  ZEIN URTARO ZEN ASMATU BEHAR GENUEN. BESTE AMA ARTISTA  BAT IZAN ZEN ERE. MILA ESKER ETORTZEAGATIK!!!!! SolParaguasArco irisNube de tormentaRosa roja

BARAÑAINGO IBAI PARKEAN

GAUR BARAÑAINGO PARKEAN IZAN GARA. ANDRES AHATEA IKUSI NAHI GENUEN BAINA AGIAN LOTAN ZEGOEN ETA EZ DUGU IKUSI. BAINA BERAK UTZITAKO ESKUTITZA AURKITU DUGU!!!

ZENBAT GAUZA IKASI DITUGUN IBAIKO URARI BURUZ!!! PARKEAN ZEUDEN SOINUAK ENTZUN DITUGU ETA HOR BIZI DIREN ANIMALIEI ZER GUSTATZEN ZAIEN ETA ZER EZ DESKUBRITU DUGU. LUPAK HARTU ETA INGURUA AZTERTZEN IBILI GARA. ZIZAREAK, PERRETXIKOAK, LOREAK, INURRIAK, BAREAK,… DENETATIK AURKITU DUGU!!!  BUKAERAN ANDRES AHATEARENTZAT  BERARI GUSTATZEN ZAIZKION GAUZAK BILDU ETA  KUTXA POLIT BATEAN SARTU DITUGU. ESKUTITZA ZEGOEN TOKIAN UTZI DIOGU…PRIMERAN PASA DUGU!!!