EUSKAL MITOLOGIA: GALTZAGORRIAK

KAIXO LAGUNAK, EUSKAL MITOLOGIAZ GAUZA GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZUE, HEMEN DUZUE GALTZAGORRIEI BURUZKO INFORMAZIO ASKO. ENTZUN ENTZUN!!!

Bizkaiko Kortezubi herrian kontatzen denez, gizon batek Galtxagorri batzuk erosi omen zituen behar batzuk egiteko. Orratzontzia ireki eta lan bat agindu zien, eta haiek berehala egin zuten. Gero beste lan bat egiteko esan zien, eta baita egin ere hauek. Hirugarren eskakizuna bete ondoren, Galtxagorriak zer egin behar zuten galdetu zioten nagusiari. Nagusiak, orduan, gizontxo txikiekin nazkatuta, galbahe batean ura ekartzeko agindu zien. Lan hau ezin izan zutenez burutu, erretiratu egin omen ziren.
Zarautzen, Galtxagorrien jabe zen baserritar batek idi-proba batean hartu omen zuen parte. Bere lehiakideen idiek harria aiseago zeramatela ikustean, atera Galtzagorriak eta laguntza eskatu zien. Horrela, haren idiek aurreratu egin zituzten aurkariak, eta irabazi egin zuen apustua baserritarrak.