BARAÑAINGO IBAI PARKEAN

GAUR BARAÑAINGO PARKEAN IZAN GARA. ANDRES AHATEA IKUSI NAHI GENUEN BAINA AGIAN LOTAN ZEGOEN ETA EZ DUGU IKUSI. BAINA BERAK UTZITAKO ESKUTITZA AURKITU DUGU!!!

ZENBAT GAUZA IKASI DITUGUN IBAIKO URARI BURUZ!!! PARKEAN ZEUDEN SOINUAK ENTZUN DITUGU ETA HOR BIZI DIREN ANIMALIEI ZER GUSTATZEN ZAIEN ETA ZER EZ DESKUBRITU DUGU. LUPAK HARTU ETA INGURUA AZTERTZEN IBILI GARA. ZIZAREAK, PERRETXIKOAK, LOREAK, INURRIAK, BAREAK,… DENETATIK AURKITU DUGU!!!  BUKAERAN ANDRES AHATEARENTZAT  BERARI GUSTATZEN ZAIZKION GAUZAK BILDU ETA  KUTXA POLIT BATEAN SARTU DITUGU. ESKUTITZA ZEGOEN TOKIAN UTZI DIOGU…PRIMERAN PASA DUGU!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *