EUSKARA DA EUSKAL HERRI

AMAIUR IKASTOLAN ERE ANIMATU GARA EUSKARA DA EUSKAL HERRI CUP SONG ABESTIAREKIN.

PERKUSIO ERRITMOA OINARRI, PLASTIKOZKO EDALONTZI BATEKIN ETA TXALOAK TARTEKATUZ ABESTU DUGU.

“Pich Perfect pelikularen eskena batetik hartu dute ideia Iñigo Aritza ikastolan. Filmaren pasarte horretan protagonistak edalontziaren kanta abesten du. Anna Kendrick aktore eta kantariak abesten duen When I’am gone (Alde egiten dudanean) kantak, pelikulak baino arrakasta handiagoa lortu du, eta youtuben milioitik gora ikustaldi lortu ditu. Arrakasta horren ondorioz, milaka bertsio egin dira eta hamaika hizkuntzatan kantatu da.

Filmaren edalontzien erritmoa baliatuz, euskaraz bideoa grabatzeko lanari ekin zioten iragan Eguberriak pasata Iñigo Aritza ikastolan. Jatorrizko abestiaren karaokea saretik hartu, eta ikastetxean guztien artean egindako Euskara da Euskal Herri kantarena erabili dute nahi zuten mezua bidaltzeko. “Euskaraz bizi nahi dugula esateko, eta ikasleek euskararekiko atxikimendua lortzeko egindako lana da”

Euskara da Euskal Herri
Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Euskal Herrian euskaraz
Kantu, irri eta jolas
Denok batera bagoaz
Nahiz ez den izango erraz
Aizu zatoz, gu bagoaz.

Nirekin etorri…

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Nirekin etorri…